Nor
gara?

Barrika Surf Taldeak (oraindik aurrera BST) 1994ko urtean Kirol Elkarte eta Federakuntzen Erregistruan izena emon eban. Hala bere badaukagu larogeigarren hamarkadatik talde konzientzia. Berez, nahiz eta taldeko izena Barrikako izena eroan, kideak ez gara danak Barrikakoak, ezta gitxiago bere. Berez, Barrikako izen hori bertoko hondartzari jagokio, eta bertan aparretan (surfean) jarduten dogunoi. Barrika Surf Taldeko errealitatea Armintza, Gorliz, Plentzia eta Barrikako aparlarietaz horniturik dagoen taldea da. Plentzia/Gorliz eta Armintzako uhinetan aparretan (surfeatzen) ikasi eta Barrikarako zangoa geroago egin genduan. Beraz, Barrika Surf Taldea Gorliz, Plentzia, Lemoiz eta Barrikako herrien surfing taldea dala esan geinke (eta mungitarren bat bere taldekide dekogu).

Hasiera batean udako txapelketak ekiteari hasi geinkion.Urtero Barrikako hondartzan txapelketa bat antolatzen genduan eta horrela jarraitu dogu azken zuzendaritza batzordea heldu dan arte. Guztira 22 txapelketa antolatu doguz.

Gaur egun Zuzendaritza Batzordea zazpi pertsonez osatuta dago. Javi Bizkargueaga lehendakari moduan, Asier Bilbao diruzain moduan, Eneko Alvarez lehendakari-orde moduan, Aritza Bizkarralegorra idazkari moduan, eta Joseba Sánchez, Benjamín Bueno eta Jon Alex González Ateka batzordekide moduan. 2002kogaragarrilean hautezkundeak egin eta aurreko zuzendaritzari txanda hartu eutsien.

2005an BSTk 318 bazkide euki dauz. Inoiz baino gehiago: 65 gorliztarrak, 29 plentzitarrak, 15 barrikatarrak, 2 lemoiztarrak, 5 urduliztarrak, 7 sopelatarrak, 44 getxotarrak (askok Gorliz eta Plentzian uda igarotzen dabelarik), 73 bilbotarrak (gehienek uda Gorliz edota Plentzian igarotzen dabelarik), 3 mungitar,eta geratzen dirazan beste 75 kideak valladolidtarrak, gasteiztarrak, italiarrak eta kataluniarrak batik bat (Barrika Surf Taldeko eskolan surfing ikastaroak egin dabielarik).

BSTk egoitza baten zain jarraitzen dau egoten. Eusko Jaurlaritzan Barrikako Udaletxe ondoan dagoen txoko batean izena emonda dauka, baina benetan ez dauka inolako egoitzik. Surfing ikastaroak emoteko Plentziako Kai-Eder Taldeak uzten deuskuzan beraien azpi-egiturak erabilten doguz, baina tresneri osoa taldekideen artean sakabanatuta daukagu eta alkartuteko txokorik ez daukagu. Euskal Herriko Surf Federazioan federatuen aldetik talde indartsuena gara. Ezta Zarauzko Surf Elkarteak, ezta Donostiako Groseko Indarrak, ezta Getxo Surf Taldeak, ezta Mundaka Surf Taldeak moduko talde historikoak adibidez, gaur egun, ez daukie gu bezain beste federatu. Ea Gorliz, Barrika, Plentzia edota Lemoizko Udaletxeek kontutan hartuten gaituen eta merezi eta behar dogun txoko hori emoten deuskuen.


 
Edukiak BST-ena dira 2007.